![]() |
Urrugne.info Urru ñako argibideak Urruñarren webgunea Le site web desUrruñar |
| Bertsu Berreizketa
Urtarrilaren 29an Berttolin emanak izanen diren bertsu batzuk: Xabier Amurizari Amets Arzallusek 1 -Munduratu zinen garbi seminarioa kabi baina han hasi egan egiten han hasi kantari; sotanadun bertsolari ta prakadun sermoilari, bizarrik gabe jaio bazinen Anbotoko Mari 2-Apaiz rebelde Gogor-a, gogorra baina bizkorra izatearren jarri zizuten kartzela zigorra. Handik atera zen horra hitz errimatuen obra; gartzelan ere denbora falta eta lana sobra. 3-Xabierren bertso goldeak aldatu ditu moldeak, nahiz ta baduen lizentzi hori txapeldun dobleak, baziren txistu joleak, asko Lizaso zaleak nahi dituenak Enaz banaz-en dauzka seinaleak. 4-Bide berriei jarraika urrutira joaten baita, komunioa emandako bat hartu andregai ta emazte bezala maita, alaba bat ere baita, lehenago Padre Don Javier zena orain Xavier aita 5-Etxea edo eliza, kupela edo kaliza, apaiz, idazle, zein bertsolari beti langai hitza. Berdin da kazetaritza edo politikagintza, dena bi hitzez laburbiltzen da: Xabier Amuriza |
|