Urrugne.info  

    Urru ñako argibideak

    Urruñarren webgunea

     Le site web desUrruñar

Urruñako argibideak zuzenean     les informations sur Urruña en direct       gure hautetsien ikusmoldea     le point de vue de nos élus    
Azaroaren 11 San Martin eguna da, bai eta ere 1918ko “armistice” delakoaren urte-muga. Gerla handia deituak lau urte iraun zuen. l9l4eko agorrilaren hastapenean frantses estadoko gazte guziek ukan zuten gerlara joateko manamendua: “Il faut sauver la France, et s’il le faut, mourir pour la patrie !“ Huna Euskal herriko bi olerkari, gertakari zinez lazgarri hori aipatzen dutena (Ikus MAIATZ, 3l garren aldizkarian, Henri Duhau-ren artikulua “Mattin senpertar bertsulariaz” : olerki horiek osoki emanak irakur ditzakezue).
Aboztuaren bian, ezkila, gure Euskal mendietan,
Banbaka hasi zitzaukularik, herri xoko guzietan,
Oro nigarrez, 1x11 ixlla, gure e xurietan!
Bazen orduan, jauzi ederrik,
Eskualdunen bihotzetan.”
“Adios aita, adios ama, adios ene laguna, Adios ene herri maitea, herrietan maiteena! Bihotzean ezarri ondoan gure Nausi Jesus Ona, Lerro lerro joan ginen oro, etsai higuinaren gana...

“Mila beatzi eunta hamalaugarrena
Agoztuko ilaren lenengo eguna
Europako gerla bat hasi izan dena
Frantzian azkar ginen bazela zuzena
Legea emana
Denentzat berdina
Gerlako on dena
Blltzeko ordena
Baina eskapatzen da diru duena.
lzpiritu duenak errex du pentsatzen
Gure diferentzia zonbatekoa den
Haundiak an dira ttipien manatzen
Pobrearen indarrez galonez altxatzen
Ohorez haunditzen
Mirallez beztitzen
Diruaren blltzen
Intresen doblatzen
Gu horien manutik elgarren hiltzen...”


Bertsu lehiaketa Urrunan

1853 an, egin ziren lehen lore jokoak Urrunan, Anton Abadia Urrustoikoak antolaturik. Bertsu lehiaketaren gaia izan zen: Montebideorat joaten direnak.                                                                                                               Garai hartan, ainitz euskaldun gazte joaten ziren Hego Amerikara, bereziki Montevideora. Emigrazioa gero eta gehiago emendatzen ari zen eta Basses Pyrénées-ko Prefeta kexatzen: “. . . une recrudescence notable et doublement fâcheuse du point de vue de l ‘agriculture et de 1‘armée, dans les rangs de laquelle les départs antérieurs à l’appel des classes laissent chaque année des vides nombreux  Le Messager de Bayonne, Prefetaren bozeramailea, emigrazioaren kontra mintzatu zen.                                         Dena den, 1853 ko bertsu lehiaketan, bi irabazle izan ziren. Batek ez zuen bere izena azaldu. Garaztara izenpetu zuen. Landerretche, Mauleko erretor nagusia zen, omen.                                                                                        Bigarrena zen Celhabe Bardosekoa. Etxahun, xuberotar olerkari famatua axarretu zen. Lehiaketa horren partaide izan zen, bainan ez irabazle. Bi bersetan egitez kantua egin zuen, apez jujeen eta irabazle, Bardoseko apez arnegatuaren kontra mintzatuz.                                                                    Urrunar batek ere parte hartu zuen. Ttipi deitzen zuten. Nor ote zen Urrunako Ttipi, Dama gazte xarmant bat kantuaren egilea ? Piarres Andiazabal kalonjeak erantzuna aurkitu du, Lafitte zenaren paperen artean: “Martin Halsouet dit Ttipi”, Ttipibaitan bizi zena *                                          1854 ean, Dussaut, Bardoseko olerkari batek irabazi zuen Laboraria kantua aurkeztuz,                                                                                                                1855 ean proposatu zuten gaia zen: Emazte edalea                                      Lore jokoak ez zituzten irailean egin Urrunar gaixoek ez zuten batere, Bixintxoren ohoretan, besta egiteko gogorik. Agorrilean hasirik, kolera izurritea edatua zen herrian, Euskal Herrian eta menturaz, Frantzia guzian. Hiru hilabetez 145 hiltze gertatu ziren. Orduan hil zen Urrunako Ttipi, bai eta ere alaba, Marie Dominika zazpi hilabeteko nexka ttikiarekin.                   Azkenean, urrian, izurritea gelditu zen. Besta egin zuten azaroaren 21 ean. Lehiaketaren irabazlea izan zen Léon Elissamburu, Jean Baptisten anaia, brigadier guarda zena Urru nan.*. Olerkaria pilotaria zen ere, Lehiaketaren ondotik, errebote partidan jokatu zuen bainan ez irabazi.                                 1856 ean, Urrunako bestetan, Larralde-Diusteguy, jaun auzapezak ohorezko bisitari bati ongi etorria egin zion: Louis Lucien Bonaparte printzea, Napoleon III enperadorearen lehengusua, euskaltzale famatua. Honek irabazlean makila eskaini zion. Larralde, Donibane Lohitzuneko medikua izan zen. Bere kantua Herriko besta-z mintzo zen.                               1857an, irabazlea Louis Ithurbide. Kantua Eskaldun baten auhenak        1858 an, Jean Baptiste Elissamburuk irabazi zuen Tan, tan, tan, rapetaplan kantuarekin.                                                                                                         1859 an, Larralde medikuak. Kantua, Ama.                                                       1860 eau, Harlouçhi.Kantua, Gazte hiltzerat dohana.                                     1861 ean, iduriz, ez zuten bestarik egin.                                                        1862an,Jean Baptiste Elissamburu, kantua Apecha eta lorea.                      Ikusten duzu goizean kantua ere presentatu zuen, bainan honek ez zuen aipamen ttiki bat baizik ukan.                                                                                1863 an, Betiri Olhondo.Kantua, Marinela.                                               Geroztik, Saran, Donapaulen eta hego-aldean, Antoni Abadiak segitu zuen Euskal bestak antolatzen. . .hil arte’                                                             Iturriak (sources).                                                                                                      - Le Messager de Bayonne (astean hiru aldiz agertzen zen agerkari bat)          - Jean Baptiste Elizanbururen mendeurrean. (Euskalzaindia / Euskeraren separata):                                                                                                                      * Léon Elissamburu (Jean Haritschelhar)                                                             *Nor zen Ttipi Urruñarra (Piarres Andia zabal)                                                     - Enciclopedia del Pais Vasco (Aunamendi ) Literatura I

l6O9eko sorginkeriaren auzia

Joan den Gure Herrian, 26garrenean, aipatzen hasi ginen auzi honen laburpen bat Huna bigarren partea.                                                                Herri eta taldeen artean ikaragarriko gatashak baziren, batzuek besteak sorginkeriak egiten zituztela salatuz. Azkenean. Lapurdiko «jauntoek», eta bereziki Tristan Gamboa de Altzate, Urtubiko jaunak eta Jean de Caupenne. Senperekoak. Henri IVgarrena. Frantziako eregeari dei egiten diote gatazka horien geldiarazteko. Honek batzorde bat antolatzen du Pierre de Lancre buruzagi bezala deituz. Batzorde honek ikerketak eginen ditu jakiteko zertan den sorginkeria Lapurdin. Horra nola heldu zaigun epaile madarikatu hura, lau hilabetez gure herria erasoko duena.                                                           Nor zen Pierre de Lancre?                                                                                  Bernard de Rostéguv (euskaraz. Arostegi) deituaren ondokoa. Gizon hurra 1510 aldean Jutsin sortu zen. Saint-Macaire, Gironde golko bazterrean zen portura joan zen bizitzera. Portu hura, orduan, biziki famatua zen.  Bernard laster aberastu zen. Familiak berdin segitu zuen Etienne bere ilobasoak deitura berri bat hartu zuen : Sieur de Lancre zen bere titulua.                   Erosi zuen etxe kapare (maison noble) baten izena liteke. Geroztik Rostéguv izena desagertu zen. Etienne horren semea dugu beraz, Pierre de Lancre. Deretxo ikasketak egin zituen eta ‘conseiller au parlement de Bordeaux” deitua izan zen. Ikasketa bereziak egin zituen demonologia. debrukeria gaiari buruz. Horra nola. Euskal Herrira igorri zutelarik, parada eman zioten bere teoria pratikan ezartzeko. Zeren, bere araberan, lapurtarrak bereziki sorginke riari emanak ziren.                                                                                              Berehala zapaldia hasten da. Lapurdli guzian atxiloketak eta itaunketa gogorrak. Susmagarri eta lekukoak errematen dituzte. Lekukotasun guziak, ezin sinetsizkoak, haur gazteek kondatuak, torturarren medioz ukanak, denak onartuak dira, Pierre de Lancre, etengabe, jujatzen eta kondenatzen ari da. Bere iduriko hobendunak bizirik erre behar dira, beren baitan duten debrua suntsiarazteko. “inquisition” tribunala sobera urrikaltsua dela dio. Apez batzu ere kondenatuak izan dira eta abartegira igorriak. Bertrand d’Echauz, Baionako apezpikua kexu da bai eta ere jaunttoak.              Gertakari batek azkenean giro orri hautsiko du. Arrantzaleak Ternua (Terre-Neuve) lurraldetik itzultzen dira eta zorrigaitzean erortzen : «Gure emazteak erretzen ari direla, mila demonioa !». Ikaragarriko borroka muntatzen dute de Lancre epailearen soldadoen kontra. Jakin behar da, orduan anitz arrantzale bazirela. «Oi, oi, sobera urrun bagoaz !» eta apezpikoak eta jaunttoek berehala de Lancre igorarazten dute Pariserat. Zenbat hilketa izan zen ‘?  200 bederen dio Eugéne Goyeneche. ixtorialari zenak                     Hortan gelditu zen 1609ko sorgin zapalketa. Betikotz ‘ ? Ez, zorrigaitzez. orai eta beti, erresuma guzietan sorginen zapalketeri jarraitzen da. Nor dira «sorginak»? Podere zapailzaile baten aurka altxatzen, edo bakarrik mintzatzen direnak, Euskal Herrian horri buruz ba dugu zer erran, ez duzue uste ?

                              Istorio pixkat

Le 11 novembre est le jour de la Saint Martin. C’est aussi l’anniversaire de l’armistice de 1918. Voilà pourquoi ce saint n’apparaît pas dans le calendrier. Celle que l’on appelle la Grande Guerre a duré 4 ans, l’hécatombe. Dans chaque village de l’Etat français on a mobilisé les jeunes pour qu’ils aillent à la guerre. Dans chaque village de l’état français on a érigé le monument aux morts portant de longues listes, les noms de tous ceux qui ont perdu leur vie dans ces horribles champs de bataille. D’Urruña, il y eut 105 morts. Des familles furent lourdement touchées: deux, trois fils tués. Deux poètes basques célèbres ont évoqué cette guerre:
- Jean BARBIER a écrit un poème épique et patriotique de 25 bertsu (strophes), un hymne vibrant en hommage aux valeureux soldats basques “morts pour la France”.                                              
Aboztuaren bian, ezkila, gure Euskal mendietan,
Banbaka hasi zitzaukularik, herri xoko guzietan,
Oro nigarrez, 1x11 ixlla, gure e xurietan!
Bazen orduan, jauzi ederrik,
Eskualdunen bihotzetan.”
“Adios aita, adios ama, adios ene laguna, Adios ene herri maitea, herrietan maiteena! Bihotzean ezarri ondoan gure Nausi Jesus Ona, Lerro lerro joan ginen oro, etsai higuinaren gana...
                                                                    - Matxin IRABOLA, le bertsulari de Saint Pée a écrit un poème de sept bertsu, sur un ton bien différent. Celui-ci évoque la guerre avec colère et indignation.                                                                                    Mila beatzi eunta hamalaugarrena
Agoztuko ilaren lenengo eguna
Europako gerla bat hasi izan dena
Frantzian azkar ginen bazela zuzena
Legea emana
Denentzat berdina
Gerlako on dena
Blltzeko ordena
Baina eskapatzen da diru duena.
lzpiritu duenak errex du pentsatzen
Gure diferentzia zonbatekoa den
Haundiak an dira ttipien manatzen
Pobrearen indarrez galonez altxatzen
Ohorez haunditzen
Mirallez beztitzen
Diruaren biltzen
Intresen doblatzen

Gu horien manutik elgarren hiltzen...
Tous ont été mobilisés, dit-il, mais les plus fortunés ont pu échapper à la guerre. Ce sont les grands, les riches qui nous commandent, qui gagnent des galons, tandis que nous les pauvres on s’entre-tue”.            Devinez lequel des deux poèmes fut censuré                                                A l’époque, dit-on, personne ne voulut éditer ce poème scandaleux. Heureusement, on a récemment retrouvé ces précieux bertsu.
Durant cette guerre il y eut, ici comme partout, ceux qui ont désobéi, les mutins, les insoumis, les déserteurs. A ce propos un ouvrage fort intéressant, un mémoire en DEA (diplôme d’études approndies) a été réalisé par un enseignant, Jacques Garat, intitulé “Insoumission et désertion en France pendant la Grande Guerre : le cas des cantons basques” (article du journal Sud-Ouest du 11/11/2000). Les désertions commencèrent, dit Jacques Garat, essentiellement à partir des permissions, dès 1915. Ce phénomène inquiéta, bien sûr, les autorités qui essayèrent de l’endiguer. Dans chaque mairie furent publiés les noms des insoumis et des déserteurs de chaque canton. On raconte, dans l’un de nos villages basques, qu’un de ces permissionnaires ayant passé la frontière au lieu de rejoindre l’armée, sa famille fut pénalisée. Les parents du jeune homme étaient fermiers. Le propriétaire de la ferme leur intima l’ordre de quitter la maison, à la Saint-Martin, selon l’usage. Ce patriote exemplaire ne pouvait accepter de fermiers dont le fils était un traître
Dans l’Etat français, il y eut beaucoup de cas de déserteurs qui furent arrêtés et fusillés séance tenante. Leurs familles montrées du doigt subissaient également l’anathème. En haut lieu on commence à peine, 80 ans plus tard, à réhabiliter ces hommes qui furent aussi victimes de cette guerre atroce.

 

 

 

 

                                                                                                 Urruña,  ethymologiquement "situé sur un vaste plateau" est devenu Urrugne en français. C'est un village de 7000 habitants, limité au Nord par son ancien quartier Ziburu, à l'Ouest par l'Atlantique, au Sud par également ses deux anciens quartiers de Biriatu et Hendaia et le Gipuzkoa; et à l'Est par Azkaine et la Navarre.                                                 Urruña a vu sa population plus que doubler  en l'espace de 20 ans notamment par la migration  de luziens, cibouriens ou hendayais qui ne trouvaient plus à se loger dans des conditions décentes dans des villes victimes de leur exiguïté et de la spéculation foncière. Aujourd'hui la spéculation a rattrapé notre village notamment grâce aux résidents secondaires friands d'héliotropisme.                                                               Très peu d'emplois productifs ont été créés durant cette période  transformant ainsi notre village en village dortoir                                        En    ans les surfaces cultivées ont diminué....                                                Il ne reste plus à Urrugne que    agriculteurs vivant de leur exploitation

     Un peu d'histoire

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  itzuli harrera / retour à l'accueil