![]() |
Urrugne.info Urru ñako argibideak Urruñarren webgunea Le site web desUrruñar |
|
Euskal Herriko Laborantxa Ganbara I — Laborantxa Iparraldean 6 000 Iaborantxako etxalde badaude, hauetariko 4 000 inguru « profesionalak ». Etxaldeak, gehienak hazkuntzaz bizi dira (% 85a), gehienak ardi esneaz eta behi haragiaz. SAUaren (Surface Agricole Utile - Laborantxarako Eremu Baliagama) %89a abere bazkaren ekoizpenerako da, honen %72a STHean (Surface Toujours en Herbe-Eremu Beti Larreetan). Mendi gunea lurraldearen 2/3an hedatzen da, eta udako lurren 52.000 hektareak (bazkaleku kolektiboak), haranetako Sindikatek kudeatzen dituzte. Euskal Herriko Iaborantxak, Pirineo Atlantikoetako etxaldeen %40a ordezkatzen du, bainan Iaborantxan sartzen diren gazteen %60a egiten du. Laborantxako Errolda Orokorrak (Recensement Général Agricole — RGA) erakusten du, azken 11 urte hotan, Euskal Herrian Biarnoan baino etxalde gutiago desagertzen dela %15,8 Euskal Herrian eta %26,6 departamenduko beste tokietan. Etxaldeen segida eza beste tokietan baino gutiagotan gertatzen da, hainbat arrazoinengatik. Aide batetik, badago kultur berezitasun ezin ukatuzkoa, etxea eta lurrarekiko atxikimenduarekin adierazten dena, eremu zaindu, erakargarri eta biztanleek okupatua. Bestalde, Euskal Herriak badauzka irudi azkarrak daramatzaten Iurraldeak, bere udako lur kolektibo eta artzain, ongi zaindutako etxe eta eraikinak eta bere Kosta oso erakargarriarekin. Azkenik, Iaborantxak industrializazio eta intensifukazioaren akatsak ekidin ahal izan baditu, denek onarturiko kalitatea duten hainbat ekoizpen garatzen lagundu duen dinamika kolektibo eta beneboloari esker ere lortu da. Tokiko ekonomia eta Iaborantxa iraunkor baten aide lan egiten duten 13 elkarte biI dituen Arrapitz federazioak instituzioen sustengua merezi du, gaur egun oraindik agertzen ez den sustengua. II— Kezkak etorkizunari begira Halere, azken urte hauetan ikus dezakegu jende gutiago plantatzen dela, eta segidank gabeko etxaldeen emendatzea, etxalde eta lurren prezioen gorakadari lotua, Euskal kostaren ondoko lur eraikigarrien prezioaren gorakada itzelaren gatik. Iparraldearen gisako lurraldeak etxalde ttipiek balio erantsia sortzen Iaguntzen duen laborantxa garapen bat behar du, kalitatezko ondasun elikadura ekoiztuz eta ingurumena zainduz. Baina, Iaborantxa politikoen (PAC eta OMC) egoera orokorrak ekoizpen bitarteko eta ondasunen konzentraziora eramaten gaituzte, eta hainbat urteetan, Pirinio Atlantikoko Laborantxa Ganbarak norabide hauek indartu besterik ez ditu, ekoizturiko kantitateak emendaraziz ekoizleari ordaintzen zaionaren prezioaren kalteetan eta etxaldeak desagertaraziz. Bere aldetik, Kontseilu Orokorrak, Bere aurrekontuen %20a baizik ez emanez Euskal Herriko etxaldeei, hautu hauek laguntzen ditu. III Aldarrikapen baten istorioa : Euskal Herriko laborantxa ganbara ELBk, sortu denetik, 1982an, adierazten duen Euskal Herrirako Laborantxa Ganbararen ideiak, aldarrikapen honen aldeko kanpaina bat eragin du I 995eko hauteskundeen kari. Hauteskunde hauen ondotik, Euskal Herrian ELBk, FDSEAk bezainbat boz biltzen zituelarik, sindikatuko bi hautetsiak sistematikoki baztertuak ziren departamenduko Ganbararen ardura guzietarik, beraz, ondorioak ezagunak ziren: gure lurralderako ganbara batek bakarrik, bere laborantxa eta laborarien egoera kondutan hartzen ahalko ditu.Ondoko urteetan, hautetsi, administrazio edo Euskal Herriko garapen kontseiluaren aitzinean aldarrikapen hau plazaratua izan da. Denbora berean, juridiko mailako funtsezko lan batek erakusten du bi Iaborantxa ganbara izan daitezkeela departamendu berdinean, Lehen Ministroaren dekretu bati esker. 200lean, hauteskundeak laborantxa ganbaran. ELBk gehiengoa irabazten du Euskal Herrian, bozen % 51a baino gehiagorekin, baina bere hautetsiek ez dute aldi honetan ere ardurarik. 200leko udazkenean, ELBk karabana bat antolatzen du Euskal Herrian zehar, eta Baionara heltzerakoan, 2 000 pertsonek osaturiko manifestaldi bat antolatzen da proiektua sustengatzeko. Kanpainaren denboran, 113 Auzapez (%70) eta Kontseilu Orokor eta Akitaniarreko hautetsien erdia baino gehiagok Ganbara honen aldeko mozio bat izenpetzen dute. 2002an Pauetik, Euskal herriko SUAT (Service d’Utilité Agricole Territorial — Lurraldeko Laborantxarako Zerbitzu Baliagarria) baten ideia botatzen da. Baina ELBk 2 ordezkari izanki FDSEAko 7en ondoan, dauden aurrekontu miserable eta ahal gutiekin, egitura hau faltsua da: ELBk ez du horrelakorik nahi, eta ez du parte hartuko SUAT hortan... Garapen kontseiluaren baitan azken bi urteetan landuriko ICAPB (Instance de Concertation Agricole du Pays Basque — Euskal Herriko Laborantxarako Konzertazio Gunea) sortzen da 200Ieko bukaeran. Laborantxaren Hitzarmen bat zehaztu eta hedatzeko eginkizuna du, baita ere CDOAri ( Commission Départementalde d’Orientation Agricole — Laborantxarako Orientazio Departamenduko Batzordea) iritzi kontsensuatu bat ematea, Euskal Herriko laborarien dozier indibidualetako (plantatze, ekoizteko eta primetako eskubideak...). Baina kontsensuaren obligazioak eta konpetentzien eremu guziak tratatzeko ahalmen administratibo ezak edo profesional batzuek nahi ez izaiteak eragin dute ELBk ez duela gehiago egitura honen lanetan parte hartzen. 2003 bukaeran, BATERA* mugimenduaren aldarrikapenen ondorioz, gobernuak bi ikuskatzaile orokor izendatzen ditu Euskal herriko Iaborantxaren beharrak aztertzeko, instituzio eta lur prezio mailan. Askok pentsatzen bazuten Euskal herriko Iaborantxa ganbara baten proposamena hortik aterako zela, ez da holakorik aipatzen ere : SUAT “indartu” baten ideia ematen da bakarrik. Paraleloki, 2004 urte honen hastapenean, sindikatuaren ez ohizko Biltzar Nagusi batek onartzen du frantziar Estadoko podere publiko zentralengandik independiente eta autonomoa den “Euskal Herriko Iaborantxa ganbara” egitura baten sortzeko prozesua. Zuzendaritza talde bat abian jarri da ibilmolde operazionai proeiktu bat diseinatzeko eta horrelako proiektu baten finantziatzeko ahaiez. Alabainan, gaur I 995ean baino gehiago, hautetsi, sindikatu profesional, eragile sozio-ekonomiko, kultur, kontsumitzaileen defentsa, ingurumen babeserako egituren gehiengo zabal bat Euskal Herriko iaborantxa instituzio berezi baten sortzearen aide dira. Ganbara baten aldeko gehiengoaren sustengu honek ez du aski izanen SUAT batekin, honek ez lituzkeelako ez ahalmen guziak, ez diru mailako autonomia eta ezta ere tokiko benetazko Ganbara bati doazkion tokiko hauteskundeek ekarritako ordezkaritza, izen ofiziala edozoin izanik ere. ELBk segitzen du beraz instantzia « alternatibo » baten abian jartzeko gogoarekin, gobernuaren erabaki bat igurikatu gabe, Euskal Herriko SUAT baten sorrerako modalitatez. * BATERA: BATERA plataformak hainbat egitura biltzen eta lan egiten du Ipar Euskal Herriko gizarteak molde zabalean sustengatzen dituen Iau aldarrikapen lortzeko: Euskararen ko-o fizializazioa, Euskal Hem departamendu baten sortzea, unibertsitate bat Baionan eta Iaborantxa ganbara bat. IV Laborantxa ganbara baten eginkizun eta eginbeharra Eginbehar bikoitza duen erakunde pubiiko bat da, aide batetik, kontsultatiboa, podere pubiiko eta tokiko erakundeei begira, Iaborantxa eta baserriko bizia hunkitzen dituzten gaietarako, eta, bestalde, zerbitzuzkoa iaborarientzat:aholku eta formakuntza haien etxaldeak kudeatzeko moldean, gizartearen beharrei egokiturik, eta Iaborantxa eta era zabalagoan baserriko biziari ioturiko garapen eta antolakuntza proiektuen diseinua. Hautetsien bidez hautaturiko profesionai eta kide asoziatuz, hauen artean, Pinnio Atiantikoetan, Kontseilu Orokorreko ordezkari bat eta prefeta, osaturiko biitzar batek kudeatzen du. Bere ibilmolderako, Iaborantxa ganbara batek urtero diru publiko zama handi eta finkoak dauzka. Diru hau eraikuntzarik gabeko lur eremuei doakien zergaren parte bat eta iaborantxako ekoizpenetako zerga parafiskaletatik dator. Finantziamendu bi iturri hauek, 3 milioi €koak dira Pirinio Atiantikoetan. Aurrekontu honi, tokiko erakunde, Estado edo Europatik datozen hainbat diru Iagunlza gehitu behar zaizkio, baita laborariek ordainduriko zerbitzu emaile batzuk. Diru Iaguntza publikoen prorata Euskal Herrirako 1,8 miiioi eurokoa da. V Departamenduko laborantxa ganbarak ez die laborarien behar eta erronka berriei errantzuten Ganbarak hobetsitako orientazio hautua balio erantsi apaleko ekoizpen kuantitatiboa izan da. Atentzio gehien izan duen ekoizpena, tekniko eta diru mailan, artoa eta batezere arto urestatuaren laborantxarena da. Honen ondoan, ekoizteko eta primetako eskubideak dituzten egitura garrantzitsuenak hobetsiak izan dira. Hautu horien ondorietariko bat izan da plantatzeen % 4Oek ez dutela Estadoaren laguntza berezirik izan (Dotation Jeune Agriculteur — Laborari Gaztearendako Laguntza), ez baitiote departamenduan zehazturiko « normeei » erantzuten. « Kanporatu » hauei hainbat proiektu eramale gehitu behar zaizkie, laguntza eta sustengurik Iortu ezean dena utzi baitute. Beste ondorio bat izan da laborari taldeak animatzeko ahal guzien gelditzea, firma agro-alimentarioek proposaturiko kontseilu indibidualari toki guzia utziz, beraien tekniko-komertzialen bitartez. Gaur egun, Pirinio Atlantikoetako laborantxa ganbara, gostu apaleneko lor daitekeen materia prima nasaia bilatzen duen agro alimentarioaren zerbituko da, eta bilakatzearen industri eta distribuzio handiak dute balio erantsia bereganatzen. Ganbara honek laborantxa ttipia eta gune zailenak haien kasa uzten ditu. Ez dia inotaz ere laborari guzien zerbitzuko den erakunde publiko baten eginkizunari erantzuten. VI- Euskal Herria hutsuneak betetzen salatzen da Zailtasun anitzekin, eta elkarte dinamikari esker, Euskal Herriko aktoreak saiatzen dira laborarien eta jendartearen funtsezko beharrei erantzuten. Horrela dira sortu, azken 25 urteetan, anitz iniziatiba: 1) kalitatezko sailak hala nola Ossau Irati, lrulegi, Ezpeletako biperra sormarkak, axuri label gorria, Idoki etxe ekoizpenen ezaugarria... 2) ekoizpenak etxaldean berean eginez eta merkatuan zuzenki salduz hobetu da mozkin gehigarria, eta honi esker etxalde ttipiek bizirik diraute, gehienetan ohiko etxaldeetan baino lan postu gehiagorekin; 3) laborari multzoen animazioak ondoko gaien inguruan: etxaldeen kudeaketa, segida agronomikoa, abereen osasuna, ingurumenaren zaintzea, laborantzan plantatu nahi dutenei zer-nolako laguntza ekartzen ahal zaien gogoetatzea (bereziki etxalderik gabe direnei)... Departamenduko laborantza ganbaratik kanpo diruztaturik, Euskal Herriko kulturak indarturik, funtsezko dinamika honi esker instalazioari buruzko emaitzak beste eskualdetan baino baikorragoak dira. Etxaldeen kopurua mantentzen da, espazioa okupatzen eta bazterrak garbirik atxikitzen. Baina erresistentziak, bakar bakarrik, ezin du ‘liberalismoaren eta indibidulismoaren haizearen” kontra jokatu. VII Laborantza baserritar eta iraunkor baten alde Modelo industriala eta intentsiboa baztertuz, Euskai Herriko iaborantzak beste garapen bat posible dela frogatzeko ahaiak dauzka. Laborantza iraunkorrak eta baserritarrak anitz laborari biziarazten ahal ditu Euskal Herria bezalako lurraide hertsian, mozkin gehigarria segurtatuz, kaiitatezko ekoizpenak eginez eta ingurumena errespetatuz. Laborantza mota hau garapen iraunkorreko kontzeptu unibertsaiean sartzen da, ekonomikoki interesgarria, soziaiki zuzena eta ingurumena errespetatuz. Sei alor garrantzitsutan oinarritzen da: 1) Autonomia: Laboraria bere hautuen jabe da, iaborantza aurreratzaile baten aide jokatzen da ekoizteko gastuak menperatuz. Autonomiak ere laborarien eta zonaldeen arteko osagarritasunean kondatzen du. Ez da autarzia. 2) Etxaldearen transmititzeko ahalak Etxaldeak ondoko belaunaldiei uzteko ahalak ditu, bai laborantza munduko gazteei, baina ere Iaborantza mundutik kanpokoei. Horrek erran nahi du Iaborantza mota honek laborari izateko tirria ematen dueta eta irabazi dezenteen etorkizuna pizten, ondasun-maila bereziki mugatuz. 3) Banaketa Laborari eta eskualde guziek ekoizpen orokorrean parte hartzeko dretxoa ukan behar dute. Ekoizteko eta prima dretxoen banaketak helburu hori izan behar du, lekuan lekutik nazioarteraino. 4) Lana naturarekin Lurrak, urak, biodibersitateak umanitatearen ondarea baita ere laborarien laneko tresna egiten dute. Naturaren errespetua ekoizteko moduarekin uztartuz, ingurumenari buruzko ikusmolde trabatsua, partaide eta abantail bihurtzen ahal da. 5) Ekoizpenen kalitatea Nozio honi kasu eman behar zalo, gehienetan irudi baten espresioari murriztua baita. Ekoizpenen kalitatea hauen egiteko eta transformatzeko moldeei errotik lotua da. Kontsumitzaileei begira gardentasun osoa bilatu behar da. 6) Tokiko garapena Tokiko garapenak lotura egiten du lurraldeko biziaren eta tokian tokiko laborantza motaren artean. Laborantza bizi eta bizikor batek lurralde bizi bat behar du. Paraleloki, lurraide bat bizia izanen da, laborariek bizi soziaian, ekonomikoan eta herritarrean parte hartzen badute.Laborantza iraunkor eta baserritar baten aide joateko, Euskai Herriko Laborantza Ganbarak hiru mailetan jokatu beharko du: . 1) Politika mailan Departamenduan, Akitania lurraidean, Estadoan, Europan hartu erabakiek bideratzen dute Iaborantzaren bi Podere publikoen eta lurralde egituren aitzinean konsultazio eginkizuna duen Laborantza Ganbarak lan egin beharko du erabaki politikoak eta aurrekontu ezberdinak kaiitatezko urratsen, enpieguaren eta ekoizteko molde iraunkorren aide joka daitezen. Bestalde, ekoizteko eta prima dretxoen, baina ere etxaidearen ibiltzeko dretxoen edo diru iaguntzen banaketan, iaborantza ganbarak parte hartuko du etxaide ttipieri edo ertaineri eta proiektu ekarieeri lehentasuna emateko, lurralde osoan baserritar bizimodua mantentzeko. . 2) Etxalde mailan Aholkuaren, animazioaren eta Iaguntzaren bidez, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak lan eginen du laborantza autonomo, ekonomo, mozkin gehigarri, enplegu eta kalitatezko ekoipenen sortzaile baten alde. Kasu emanen du etxalde guziek segida bat ukan dezaten familiako norbait edo etxalderik gabeko bat plantatuz. Laborantza autonomoago eta ekonomoago baten alde joateko, etxaldetan egin ikerketa batek teknika mailako beharrak neurtu beharko ditu. ikerketa berak neurtuko ditu enpleguaren, irabazien eta jarduera ekonomikoen segurtatzeko behar sozio-ekonomikoak. . 3) Lurralde mailan Lurralde bizi eta elkarkide baten alde, hona EuskalHerriko Laborantza Ganbararen eginbeharrak: • Ekoizteko, tranformatzeko eta saltzeko proiektu berrien sustatzea ta laguntzea, egitura kolektibo mikro-ekonomikoenbidez • Ekoizle / kontsumitzaile, ekoizie /ofiziale / saltzaileen arteko eikarianaren garapena... Saitzeko zirkuitu iaburrak. • Laborarien, zonaldeen arteko osagarritasuna... (mendia etaordokia, adibidez) • Kostaldearen eta barnekaldearen arteko harremanak garatzea, ipar Euskal Herria / Hego Aldea, beste edozein eskualdeekin, helburuen arabera; • Jendeen errezebitzeko molde ezberdinen garatzea : turismoa, pedagogia, sozial... VIII- Ibilmolde proiektua Proposatzen dugun Euskai Herriko Laborantza Ganbara irekia izanen da osaketan, ibiimoidean, kontsumitzaiieen babesean, ingurumenaren zainketan. Egituraren motorea izanen den sesioak 7 kolegio ukanen ditu 39 kiderekin:
Beren iritziaren ematera gonbitatuak izanen dira Estatuko, Akitania lurraldeko, Kontseiiu Orokorreko, Hautetsien Kontseiluko, Garapen Kontseiluko eta Hego Aldeko ordezkariak. Lan taldeak, funtsezko lau misio ukanen ditu:
Urtean, lau aldiz bilduko da. Hamahiru pertsonek osatu bulego bat gehituko da: laborarien kolegioko zazpi kide eta kide bat beste kolegio bakoitzetik. Bulego hau jardunaldien prestaketaz arduratuko da, kanpoko eta erakundeekiko harremanetaz eta lan taldeak erabaki obren segitzeaz. Batzorde teknikoak, iraunkorrak edo puntualak antolatzen ahalko ditu, eta pertsona kalifikatuak hauetan parte hartzera gonbitatzen. Bulegoa, behar den aldi oro bilduko da. Jendetzari doakionez, 16 lan postu beharrezkoak direla estimatua da, manera honetan banatuak: . 1) Zerbitzu orokorrak: Koordinatzaile orokor bat erakundeekiko harremanez eta komunikazioaz, langilegoaren kudeaketaz, bulegoko eta lan taldearen bilkuren animazioaz arduratuko dena. Honen ondoan, bi idazkari, diru kudeaketa arduradun bat, erredaktore dokumentaiista bat, laborantza eta baserri ekonomia aholkulari bat kasu emanen duen batzorde bat xutik ezarriko duena eta aurreikuspen ikerketak eginen. . 2) Aholkularitza zerbitzuak laborarientzat: Aholkulari juridiko eta fiskal bat eta hiru lurraide animatzaile. Azken hauen ardura izanen da aktoreen sarean ezartzeko beharren begistatzea. Permanentziak eginen dituzte kantonamenduka, laborari multzoak muntatuko eta taide horien laguntzeko behar diren gaitasunak xerkatuko. Tokian tokika izanen den dinamika honi esker, Euskal Herriko Laborantza Ganbara laborarietarik hurbil geldituko da. Erakundeak hautatzen du desafioaren abiatzea talde lanari lehentasuna emanez. . 3) Garapen ekintzak: Gaika lanean ariko diren sei animatzaile ere pentsatuak dira. Aide batetik, laborantza iraunkor eta baserritar baten aldeko ekoizpen moideak sustatu beharko dira, erran nahi baita etxaldeen edo zonaldeen arteko osagarritasuna; laneko moideen biiketa eta ikerketa ; esperimentazioa eta ezagutaraztea. Bestaide, proiektuak, banakakoak edo kolektiboak (harrera baserrian, tailer berriak, saltzeko zirkuitu laburrak, kontsumitzailekiko harremanak...) lagundu behar dira. Teknikalari bat gasna sailaz arduratuko da, baitakigu sail honek zer pisu duen lparraldean eta zer nolako mozkin gehigarria uzten duen etxaideetako irabazian. Ber momentuan, laborariak transformazio taiierren egiten laguntzen baldin badira, garapen komerzialaz eta promozioaz arduratuko den lan postu bat beharrezkoa izanen da, saltzapenak indartzeko Iparraldean eta Hego Aldean, baita ere Frantzian eta Europan gaindi. Azkenik, laborantzan plantatzearen inguruko alorrak -- instalazioa, etxaldeen segida eta ingurumenari lotu sailak lan postu bana merezi izanen dute. Ororen buruan, Euskal Herriko Laborantza Ganbara Alternatiboak lan seriosa eta iraunkorra egiteko, agerian izanen diren ondorioekin, ahal handiak beharrezkoak ditu. Diru behar handiak bixtakoa, milioi bat euro lan postu, lokala, funzionamendu gastu eta kolegiotako ordezkarien ordaintzeko. Dirustatzeak bereziki hiru iturri ukan lezazke : pertsona fisikoen edo moralen sostengu militantea ; Iparraldeko edo Hego Aldeko erakundeen edo beste partaideen laguntza eta proiektueri doazkion diru Iaguntzak. Proiektu honen gorpuzteko, Erakunde honen ofîzialki sortzeko datorren azaroan, eta berehala lehen lan postuen prestatzeko, diru sartzeak beharrezkoak dira, beharrezkoak eta ezinbestekoak ! Hona zergatik, mobilizatzera deitzen ditugun : proiektu honetan sinesten duten partaide guztiak, Iparraldeko laborantzaren geroaren alde erakunde baten zutik ezartzeaz griñatuak diren guztiak. Elgarrekin xutik ezar dezagun, bere norabidean eta ibilmoldean, alternatiboa izanen den Euskal Herriko Laborantxa Ganbara !
|